[Librezale] librezale org desagerrarazi (II)

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Iga, Aza 20, 21:41:18, CET 2016


Aupa denoi,

aspaldian mezuak irakurtzeko ere lanak... Mozillaren weba itzultzeko ere 
atzerapenarekin nabil, saiatuko naiz egunean mantentzen baina denboraldi 
batez behintzat nahiko off ibiliko naiz. Zerbait ez badut erantzuten eta 
nire zain bazaudete saiatu zuzeneko mezu batekin, batzuetan emailak 
gainetik irakurtzen ditut-eta...


lr., 2016.eko azaren 19a 23:40(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi 
zuen:
> Osoitz E<oelkoro at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> azaroak 19 13:04):
>> BEHARRA:  Logotipoa kalitate onean. Ez dut aurkitzen
>>
> WIkian daude logoen SVG bertsioak:
> http://librezale.eus/wiki/Material_grafikoa
>
> Ikusten dudanagatik .org bistaratzen dute oraindik ordea. Ibai,
> irakurtzen bagaituzu, eguneratzeko modurik bai? Milesker!
>
>
> Julen.

Fitxategia igota zegoen, eta uste nuen Material grafikoaren orria 
eguneratuta zegoela, baina antza denez ez. Eguneratu dut. Hemen dago 
.EUS jartzen duten logoen fitxategia:

http://librezale.eus/mediawiki//images/4/43/Librezale-eus-logoak.svg

Horrekin moldatzen zara, Osoitz? Beste zerbait behar baduzu esan, ea zer 
egin dezakedan.

Bide batez, zorionak egiten ari zareten lanagatik, Telegram kanalari 
esker mugimendu asko ikusten da!



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago