[Librezale] Azaroko proiektua

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Aza 20, 22:39:18, CET 2016


og., 2016.eko azaren 17a 17:42(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur igorleak
idatzi zuen:
> Kaixo Txopi,
> 
> zure glosategian gehitzeko, iradokizuna:
> 
> *download* eta *upload*.
> 
> Oraindik ere, leku batean baino gehiagotan, (mediawiki, moodle), j
> *aitsi/igo* ikusten dira, *deskargatu* eta *kargatu *horien kaltetan.

Kaixo, Gorka:

Beste software batzuek ez dakit zer egiten duten baina nik 'download'
deskargatu bezala itzultzen dut eta 'upload' igo bezala. Eta ez naiz hau
egiten duen bakarra.

'upload' kargatu bezala itzultzea ez dut gustuko karga gorantz egiten
dela argi usten ez duelako, hau da, download-en kontrakoa dela. Ez dakit
nola azaldu baina maiz kargatu erabiliz gero karga nabigatzailean bertan
egiten dela uler daitekeela iruditzen zait. Igo esanez gero, argi
geratzen da fitxategi edo dena delako elementu hori ostalarira igoko
dela eta ez dela lokalean geratuko...

Ondo izan,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago