[Librezale] Azaroko proiektua
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Aza 20, 22:30:55, CET 2016
og., 2016.eko azaren 17a 17:39(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi
zuen:
> Osoitz E<oelkoro at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> azaroak 17 17:13):
>> Microsoftek ez ditu bereizten, dena da aukeratu.
>
>
> Ez, Microsoftek ere 'hautatu' eta 'aukeratu' erabiltzen ditu 'select'
> eta 'choose'ntzat hurrenez hurren:
>
> https://www.microsoft.com/Language/en-US/Search.aspx?sString=select&langID=eu-es
> https://www.microsoft.com/Language/en-US/Search.aspx?sString=choose&langID=eu-es
Kaixo:
Esaten nuen nik egin nuen aukeraketak zerbait arraroa zuela, hainbat
esalditan hautatu itzuli behar nuelako eta aukeratu ateratzen zitzaidan
ezbaitik gabe...
Gaur hainbat ordu eman ditut WordPress muineko adar guztietan 'select'
hautatu bezala itzultzen eta 'choose' aukeratu bezala. Itzulpena hobetu
dela iruditzen zait. Gainera, lehen salbuespenak egiten nituen
itzulpenak naturalak mantentzeko eta irizpide berriarekin ez dut
salbuespenik egin behar izan.
Glosarioa ere eguneratu dut.
Ondo izan,
--
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago