[Librezale] librezale org desagerrarazi (II)

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Lar, Aza 19, 13:04:10, CET 2016


Aupa,

Aste honetan bi pertsonek esan didate arazo bat zegoela librezaleren
webgunearekin. Zer gertatu da? org domeinua idatzi dutela, hori zelako
gogoratzen zutena.

Gure webgunetik ez ezik ia 15 urteko lanarekin jendearen buruan sartutakoa
atera beharko da orain.

Durangoko Azoka horretarako aukera bat iruditzen zait. Nola?

- eus domeinua oso agerian uzten duen eranskailu bat prestatu. inprimatzea
ordaintzeko prest nago, oso merke ateratzen da.

- Durangoko azokaren lehen egunean bertaratu eta ez bandaloen moduan,
baizik eta baimena eskatuz, ahal beste tokietan pegatina hori jarri, azokan
bertan, tabernetan....

BEHARRA:  Logotipoa kalitate onean. Ez dut aurkitzen


Durangoz gain beste toki batzuetan ere jartzeko beste egin daitezke, nork
bere herriko Gaztetxean edo jartzeko adibidez.

Osoitz
PS: Durangora pegatak jartzera inor animatzen bada esan.
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161119/1b6a8cb9/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago