[Librezale] KDE Euskaraz proiektua

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Iga, Aza 13, 22:41:28, CET 2016


Aupa,

KDE Euskaraz daraman Xalbarekin egon naiz berbetan.

Proiektuak gainezka egin diola kontatu dit, hilabeteko proiektuari buruz
hitz egin diot eta esan diot agian Urtarrila edo Otsailean KDEren azpi
proiektu bat izan zitekeela Hilabeteko proiektua.

Ideia gustatu zaio eta Transifexen dagoen proiektu ez guztiz ofizial honi
begirada bat emango diola esan dit:  https://www.transifex.com/kde/public/

Durangora etorriko da askbot maratoian parte hartzera eta han sakonago hitz
egiteko aukera izango dugu.

Gabon,

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161113/7ce78fc4/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago