[Librezale] Mozilla hackatoia Parisen

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Ost, Aza 9, 21:51:44, CET 2016


Aupa Julen,

> sentipena da bederen Mozillak ez duela hizkuntza hori salbatzeko esfortzu
apartekorik egingo.

Ez dakit proiektuaren izaera aldatu gabe asko egin zezakeen Mozillak hau
ekiditeko. Itzulpena profesionalizatu? Zaila da desberdintasunak sortu gabe
parte batzuk bakarrik profesionalizatzea. CyanogenMod proiektuan ez zuten
ondo pentsatu eta komunitate eta profesionalen arteko talkak sortu ziren.

> Firefox OSek etsipena ekarri du

Parte batean orain damu naiz bere garaian idatzi nuen artikuluak inor
horretara animatu bazuen [1]. Denok dakigu ez ditugula beti Firefox
bezalako olatuak harrapatuko, inork gutxik erabiltzen  zuenean hartu eta
gero bere arrakasta gurea ere dela bizitzeko, asko izan dira gero inork ez
erabiltzeko itzuli diren proiektuak eta ez da ezer gertatzen, baina hau oso
handia izan da.

> Nola lortu jende gehiagok lokalizazioan parte hartzea? Tresnen hobekuntza
erabakigarri xamarra da hemen

Erabat ados, nik ez nuke daramadan martxa eramango liburutegian
nabigatzaile soil bat erabilita behar dudan guztia izango ez banu.
Programak instalatu eta konfiguratu? Itzulpen memoriak bilatu eta programak
erabiltzea lortu? SVN zerbitzari batetara itzulpenak igo? segurtasun kopien
ardura hartu?... Oztopo txiki bakoitza itzultzaile bat gutxiago, edo
positiboan esanda, kendutako oztopo bakoitza, itzultzaile bat gehiago.

> L20N lokalizaziorako tresna-multzo eta fitxategi-formatu berria dira.
Honen bidez egungo sistemetan dauden mugak gainditu nahi dira,(...) hitzak
deklinatzeko bidea etab.

Honek esan nahi badu (e)ri, (e)k, $program programatik eta horrelakoak
ekidin ahal izango dela, shut up and take my money!

> egungo tresnak prest egongo baitira (Pootle eta Pontoon).

Oooh... LibreOffice Pootle erabilita itzultzen da, bai mesedez bai :)

> iOS-erako Firefox lokalizatuta dago jada [6].

Txalo bat! Honek asko poztuko dituen batzuk ezagutzen ditut (zure galdera
zela eta nire inguruan galdetu nuen eta egon badaude Firefox erabiltzen
duten ifonero euskaldunak), hurrengo bertsiorako agian?

> Softcatalaren terminologiako tresnak (...) asteburu osoko hackatoi bat
baino apur bat gehiago beharko da :/

Zerbait pentsatu beharko genuke teknikoagoak diren proiektuentzat, hau,
OsmAnd TTS... Librezale-Teknik hackatoia edo horrelako zerbait, ez dakit.
Materiala egon badago, gaitasuna beste kontu bat da.

>  Horixe ba dena gutxi gorabehera, gauza handirik ahaztu ez bazait!

Birren kata ahaztu zaizu.

Osoitz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161109/815b2ee6/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago