[Librezale] Durangoko azokara gonbidatu gaituzte.

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
As, Aza 8, 21:57:05, CET 2016


 Gabon,

Honako hau idatzi du Teketenek Telegram taldean (oraindik apuntatu ez dena
ez daki zer galtzen duen, kriston martxa dabil!)

Aupa lagunak
Galderatxo bat egin nahi dizuet. Durangoko Azokako azken eguneko goizean
Librezale gidatutako tailer edo hitzaldi sorta egiteko aukerarik ikusten
duzue? Librezale zer den, zure ordenagailua euskaraz jarri, asteko ekimena
maratoi bat edo dena batera
11-14 3 ordu edo...
Norbaitek ikusten du aukerarik? Antolaketan, koordinazioan laguntzen ari
naiz eta interesgarria izan liteke egun horretan Librezalek tarte bat
izatea.


Txapa bat emateko 3 ordu asko iruditzen zait, baina librezale zer den eta
hilabeteko proiektua ekimena aurkeztu eta ask.libreoffice.org itzultzeko
maratoi bat antolatzea balego, kristorena litzateke, ez al zaizue iruditzen?

Animatuko zinatekete ala denak zoazte kanpora oporretan?

Osoitz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161108/e26d3f52/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago