[Librezale] WordPres 4.5en itzulpenaren egoera

Mikel Larreategi larreategi a bildua eibar.org
Or, Mar 11, 17:25:37, CET 2016


Kaixo:

WordPress 4.5 bertsioa datozen asteotan argitaratuko da, Apirilerako dago
aurreikusita.

Gaur egun zeuden string guztiak itzulita daude jada, baina datozen asteotan
berriren bat egon daiteke, batez ere argitalpenaren bezperan-edo
"about.php" orrialdea argitaratzen dutenean.

Horren adi egongo naiz eta 4.5 bertsioa hasieratik ere euskaraz egotea
izango da helburua.

Hala ere, argitaraketa horren ostean, WordPressen itzulpenaren ardura utzi
egingo dut.

Prozesua dokumentatuta dago wikian eta edonork jarraitzeko bezalakoa da:
http://librezale.eus/wiki/WordPress

Agur bat,



Mikel

-- 
Mikel Larreategi
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160311/9445116c/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago