[Librezale] Nola jarri Libreoffice Euskaraz Windows erdaldunean

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Lar, Mar 5, 17:08:06, CET 2016


Kaixo,

Libreoffice Windowspean instalatzean Windowsek duen hizkuntza berean
instalatzen da, baina badago Libreoffice Eskaraz instalatzea Windows
erdaraz izanda ere.

1) Libreoffice instalatzean ohiko instalazio bat ala instalazio
pertsonalizatu bat egin nahi duzun galdetuko dizu, aukeratu instalazio
pertsonalizatua eta Euskara hizkuntza ere instalatu dezala esaiozu.

2) Behin instalatuta joan Tresnak - Aukerak menura eta bertan
Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak aukeratu. Aukeratu Euskara interfazearen,
ezarpen lokalen eta dokumentuen hizkuntza lehenetsia gisa.

3) Berrabiarazi Libreoffice.

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160305/499810de/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago