[Librezale] Blender programaren itzulpena

Urtzi Odriozola urtzi.odriozola a bildua gmail.com
Ast, Ots 18, 17:15:53, CET 2016


Nik behintzat lehen erabiltzen nuen (oso modu autodidakta eta hasiberrian)
eta burutik pasa ere egin izan zait inoiz itzultzea, baina azkenean inoiz
ez dut denborarik hartu horretarako. Bestalde ez nago terminologia horretan
jantzia...

Azken aldian ez dut batere erabili baina ederra litzateke euskaraz ere
eduki ahal izatea. Itzulpenetan ez nabil aspaldidanik baina agian laguntza
puntualen bat eman dezaket

Animo!

Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko otsailak 18
14:30):

> On February 18, 2016 8:15:05 AM CET, "Ander Martínez" <
> dwarfnauko a bildua gmail.com> wrote:
>>
>> Aupa,
>>
>> Beste inork erantzun ez duenez, hona nire iritzia.
>>
>> Blender itzultzeak baditu zenbait onura. Gettext erabiltzen dute eta
>> hortaz itzultzeko modua nahiko estandarra da. Gainera ondo itzultzeko modua
>> ondo azalduta daukate [0]n. Zuen helburua baldin bada ikastea nola egiten
>> diren itzulpenak teknikoki, aukera ona da (alde horretatik).
>>
>> [0] http://wiki.blender.org/index.php/Dev:Doc/Process/Translate_Blender
>>
>> Bestalde, zenbait alde txar ikusten dizkiot. Hasteko, Blender eskerga da,
>> aukera eta menu pilarekin. Gainera, hitz tekniko asko erabiltzen ditu;
>> euskara erraza ez dutenak. Uste dut, gozoak pasako dituzuela itzultzeko,
>> azkenean ekiten badiozue. Honetaz aparte, Blender erabiltzen dutenek
>> normalean maila tekniko altua dute (Blender erabiltzeko behar da) eta
>> askotan erdaraz edo euskaraz baino inglesez nahiago izango dutelakoan nago.
>>
>> Hau esanda, saiatzera animatzen zaituztet. Hoberena beti izaten baita
>> motibatzen zaituzten aplikazioak itzultzea. Gainera, gorriak ikustetik
>> dator eskarmentua azkarren.
>>
>> Ondo segi,
>> Ander
>>
>> PD: Okerreko helbidetik bidali det lehen mezua eta errebotean itzuli
>> zait. Tartean Mikel aurreratu egin zait erantzuten, baina uste dut nire
>> mezuak berak esandakoa osatzen duela.
>>
>>
>> Ander Martínez<ander.basaundi a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2016(e)ko otsailak 18 16:10):
>>
>>> Mikel aurreratu egin zait, baina uste dut nire mezuak berak esandakoa
>>> osatzen duela.
>>>
>>> Ander Martínez<ander.basaundi a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2016(e)ko otsailak 18 16:08):
>>>
>>> Aupa,
>>>>
>>>> Beste inork erantzun ez duenez, hona nire iritzia.
>>>>
>>>> Blender itzultzeak baditu zenbait onura. Gettext erabiltzen dute eta
>>>> hortaz itzultzeko modua nahiko estandarra da. Gainera ondo itzultzeko modua
>>>> ondo azalduta daukate [0]n. Zuen helburua baldin bada ikastea nola egiten
>>>> diren itzulpenak teknikoki, aukera ona da (alde horretatik).
>>>>
>>>> [0] http://wiki.blender.org/index.php/Dev:Doc/Process/Translate_Blender
>>>>
>>>> Bestalde, zenbait alde txar ikusten dizkiot. Hasteko, Blender eskerga
>>>> da, aukera eta menu pilarekin. Gainera, hitz tekniko asko erabiltzen ditu;
>>>> euskara erraza ez dutenak. Uste dut, gozoak pasako dituzuela itzultzeko,
>>>> azkenean ekiten badiozue. Honetaz aparte, Blender erabiltzen dutenek
>>>> normalean maila tekniko altua dute (Blender erabiltzeko behar da) eta
>>>> askotan erdaraz edo euskaraz baino inglesez nahiago izango dutelakoan nago.
>>>>
>>>> Hau esanda, saiatzera animatzen zaituztet. Hoberena beti izaten baita
>>>> motibatzen zaituzten aplikazioak itzultzea. Gainera, gorriak ikustetik
>>>> dator eskarmentua azkarren.
>>>>
>>>> Ondo segi,
>>>> Ander
>>>>
>>>>
>>>> Miriam Rico<mrico006 a bildua ikasle.ehu.es> igorleak hau idatzi zuen
>>>> (2016(e)ko otsailak 16 00:05):
>>>>
>>>>> Kaixo librezale,
>>>>>
>>>>> EHU-ko informatika fakultateko bi ikasle gara eta Hizkuntzalaritza
>>>>> Aplikatuko ikasgaian aplikazio bat itzultzea eskatu digute. Interesgarria
>>>>> iruditu zaigu Blender aplikazioa itzultzea ez baitugu aurkitu antzeko
>>>>> programarik euskarara itzulita. Zer iruditzen zaizue gure aukeraketa?
>>>>>
>>>>> Irakasleak zuekin harremanetan jartzeko gomendatu digu, horrelako
>>>>> proiektuetan sartuta zaudetelako.
>>>>>
>>>>> Besterik gabe
>>>>>
>>>>> Ainhize eta Miriam.
>>>>>
>>>>> _______________________________________________
>>>>> Librezale mailing list
>>>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>>>> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>>>
>>>>>
>>>>
>>>
>> ------------------------------
>>
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>>
> OHARRA: ez dakidanez Mirian posta zerrendara harpidetuta dagoen, mezu
> honen hartzaile bezala gehitu dut, eztabaida jaso eta parte hartzeko aukera
> izan dezan.
>
> Librezaleko kideek esan dutenarekin ados nago eta gehitu nahi dut,
> badaezpada kontutan hartu ez baduzue, Blender programa erabiltzen jakin
> beharko zenuketela (zuetako batek behintzat). Badakizue erabiltzen edo
> dakien norbaiten laguntza aurreikusi duzue?
>
> Izan ere, maiz gertatzen da erlazio zuzenik ez dutela diruditen testu bi
> ondoan agertzen direla interfazeko txoko batean eta horrek itzuli diren
> moduan eragina izan dezakeela. Edo itzulitako testuen luzerak erabilera
> arazoak sor ditzaketela. Itzulpenak kargatuta programa ondo dabilela
> egiaztatzea ezinbestekoa da eta horretarako programako menu eta aukera
> guztietan sartu beharra dago. Eta aukera batzuk elementu zehatz batzuetan
> eragiketa zehatz batzuk egiten direnean bakarrik agertzen dira.
>
> Guzti hauek jakingo dituzue baina Blender egun batean erabiltzen ikasten
> ez den programa izanik, kontuan izan dezazuen.
>
> Besterik ez nire aldetik. Animo eta ekin gogor!
>
> Txopi
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160218/2c35fa37/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago