[Librezale] Cyanogen Opera III: Grand Finale
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Al, Abe 26, 01:02:45, CET 2016
Kaixo,
Atzo gauean CyanogenMod itzultzaileen Google+ komunitatean mezu kriptiko
bat agertu zen: "Agian hau beharko dugu Abenduaren 31 eta gero", eta
Crowdinen Lineage OS izeneko proiektu huts bati esteka.
Gaur goizean Joxek bertxiotutako XDAren artikulua irakurri baduzue,
badakizue CyanogenMod proiektu komunitarioa desagertzen dela eta garatzaile
batzuk Lineage OS proiektua sortzen ari direla.
Oso azkar gertatzen ari da dena egunotan . Hona laburpentxo bat gertatzen
ari dena ulertzeko:
AURREKARIAK
CyanogenMod Android ROM komunitarioen artean proiektu indartsuena bihurtu
zen, inork baino gailu gehiagorentzat euskarria zuen eta Android ROMen
munduan pieza gako bihurtu zen, beste Android ROM komunitario ugari eta,
FirefoxOS edo Ubuntu Phone bera ere CyanogenMod zuten oinarri esaterako.
Orain dela urte batzuk proiektuaren sortzailea hau ogibide bihurtzen saiatu
zen, eta Cyanogen Inc enpresa sortu zuen, asmoa CyanogenMod oinarri zuen
Cyanogen OS banaketa ez librea sortzea, eta ekoizleei lizentziak saltzea.
Horrek ez zuen suposatu CyanogenMod komunitarioa desagertzea, garatzaile
batzuk izaera dual berriarekin deseroso proiektua utzi zuten eta hauetako
batzuk OmniRom sortu zuten, baina CyanogenMod komunitarioak Cyanogen Inc
enpresaren babesa zuen (Garatzaile batzuk eta eta azpiegitura ordaintzen
zituzten), garatzaile gehienak proiektuan jarraitu zuten, eta CyanogenModek
ez zuen bere erreferentziazko lekua galdu.
Beste aldetik, Cyanogen Inc OnePlus enpresarekin akordio bat lortu zuen,
eta merkatura heldu ziren Cyanogen OS Android sistemadun hainbat gailu.
Baina azkenaldian enpresa ekimena ez zihoan ondo, esaten dutenez hanka
sartzen nabarmenena OnePlus enpresari Cyanogen OS sistemaren esklusiba
saldu ostean, India eta Txinako beste enpresa batzuei ere lizentziak
saltzea izan omen zen, OnePlus haserre salatu egin zituen, eta irabazi, eta
gainera beraien banaketa propioa garatzeari ekin zioten CyanogenMod oinarri
ez duen Paranoid Android ROM komunitarioaren garatzaile batzuk kontratatuta.
Ordutik zailtasunak besterik ez ditu izan Cyanogen Inc enpresak lizentziak
inori saltzeko.
2016ko GRAND FINALEA
2016ko uztailean garapen talde erdia kaleratu zuten, garatzaile ohi batek
esaten duenez [1] kudeatzaile berriak sartu ziren ekimenean eta
proiektuaren errentagarritasunerako hartutako bidean garapen talde baten
beharra gero eta txikiagoa zen, argi ez du esaten baina jendeak ulertzen
duenez errentagarritasuna erabiltzaileen datuen bilketan eta salmentan
bilatu omen dute, ematen duen aholkua oso argia da ordea, Cyanogen OS
erabiltzaileei eguneraketak berehala desgaitzea aholkatzen die. (Gogoratu
Cyanogen OS != CyanogenMod)
Abenduaren 23an Cyanogen Inc enpresaren blogean bi lerroko iragarpen bat
azaldu zen, CyanogenMod proiektuaren azpiegitura bertan behera utziko
zutela Abenduaren 31n. [2]
Abenduaren 24ean CyanogenMod blogean azalpena sakonago bat agertu zen [3],
CyanogenMod eta Cyanogen Inc sortu zuen pertsonak berak Cyanogen Inc uztea
erabaki zuela hartutako azken erabakiengatik, eta garapen komunitarioa
Lineage OS izenpean jarraituko zuela iragarri zuten, ez soilik azpiegitura
berria behar zelako, baizik eta izen berri bat ezinbestekoa bihurtzen
zelako, jabetza intelektual arazoak ekiditeko eta baita irudi aldetik.
Gaur Abenduren 25ean, orain ordu batzuk, iragarritako data baino 6 egun
lehenago CyanogenMod.org domeinua lineaz kanpo geratu da [4].
CM 14 adarraren kode osoa Lineage OS proiektuaren GitHuben dago [5], eta
bertsio zaharren kodearen hainbat fork daude GitHuben sakabanatuta.
Konpilatutako irudien babes-kopia oso bat egitea lortu dute eta archive.org
zerbitzarian dago. [6]
Lineage OS proiektuaren webgunean [7] iragarrita dago bihar Abenduren 27ak
berri gehiago emango dituztela.
[1]
https://www.reddit.com/r/programming/comments/5k55vo/the_death_of_cyanogenmod_and_what_it_means_for/dblok7b/
[2] https://cyngn.com/blog/cyanogen-services-shutting-down
[3]
http://webcache.googleusercontent.com/search?q=cache:https://www.cyanogenmod.org/blog/a-fork-in-the-road&ie=utf-8&oe=utf-8&client=firefox-b-ab&gws_rd=cr&ei=5VpgWOjDA8jBwQK9z7eoCg
[4]
https://www.reddit.com/r/Android/comments/5k9fpw/cyanogenmod_is_dead_6_days_early/
[5] https://github.com/lineageos
[6]
https://www.reddit.com/r/cyanogenmod/comments/5kas0h/complete_cm_snapshots_and_nightlies_archive_xpost/
[7] http://lineageos.org/
Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161226/f14a2c81/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago