[Librezale] Nola itzuli Max eta Min (itzultzekotan)
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Al, Abe 12, 22:57:05, CET 2016
Osoitz E<oelkoro at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
abenduak 12 22:40):
> Aupa,
>
> Asko dira LibreOffice itzultzen dudan bitartean sortzen zaizkidan zalantzak
> eta apurka argitu nahi ditut.
>
> Maximum eta minimum gehieneko eta gutxieneko bezala daude itzulita
> gehienetan, eta Max eta Min geh. eta gutx. edo hauen bariazioren batekin.
>
> Laburdura horiek ez ditut oso gustuko nik, eta Anderrek zalantza areagotzeko
> beste arrazoi bat eman zidan, matematiketan euskaraz maximo eta minimo
> erabili omen dira gehiago.
>
> Zer uste duzue?
Max./Min. primeran ulertzen da. Testuingurua Calc bada, zalantzak
areagotu baino uxatu ;)
Are gehiago, esango nuke 'Geh.' laburduraren aurrean zalantzak
sortzeko aukerak daudela. Nik behintzat, testuingurua oso garbia ez
balitz, ez nuke laburduraren esanahia jakingo, ez baita horren
erabilia nire esperientzian behintzat.
Microsoft-ek ere gehienetan Max./Min. erabiltzen du.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago