[Librezale] Labur.eus
    Julen Ruiz Aizpuru 
    julenx a bildua gmail.com
       
    Al, Abe  5, 13:58:41, CET 2016
    
    
  
Joxe Rojas<joxerg at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
abenduak 5 13:01):
> https://labur.eus/about
Eskerrik asko Joxe, irakurrita neukan. Dena den, nire duda edukiaren
ikuspegitik doa.
Garbi dago ekimenak bi bultzatzaile dituela baina, demagun
etorkizunean Dinahosting desagertzen dela edo beste edonoren eskuetan
geratzen dela. Alderdi teknikoaz arduratzen dela kontuan izanda, zer
gertatuko da esteken datu-basearekin? ttiki.com-ekin gertatu bezala
esteka hilak bilakatzeko arriskua dago?
Noski, hau fundazioari berari galdetzeko zerbait da eta eurekin
kontaktuan jarri zarenez, pentsatu dut agian horren inguruko
argibideren bat-edo emango zizutela. Arrastorik bai? Pentsatzen dut
hasieratik hartuko zutela kontuan etorkizuneko balizko egoera hori
baina batek daki...!
Julen.
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago