[Librezale] WordPress Euskadi 2015 eta euskara

asier iturralde asier.iturralde a bildua gmail.com
Or, Maiatza 15, 22:36:19, CEST 2015


Kaixo librezaleok,

maiatzaren 16an Arrasaten WordPress Euskadi 2015 jardunaldia ospatuko dela
> esan didate gaur goizean. Bikain! pentsatu dut, baina informazio bila
> http://wpeuskadi.com/ webgunera sartu eta guztia gazteleraz ikusi
> dudanean atsekabe handia hartu dut.
>
> Mikel Larreategiren lan finari esker WordPress-en 4.2 bertsioa hasieratik
> euskaraz egongo dela iragarri dugun aste berean horrelako berri bat
> hartzeak min eman dit.
>
> Zer iruditzen zaizue? Egin al dezakegu zerbait?
>

azkenean Twitter bidez harremanetan jarri nintzen WordPress Euskadiko
arduradunekin eta orain webgunea euskaraz ere badago:

https://twitter.com/dreguera/status/599225646636802049

http://wpeuskadi.com/eu/ongietorri-wordpress-euskadi-2015-ra/

Eta gure ipurdien argazkirik argitaratu beharrik gabe Osoitz! ;)

izan libre izan euskaldun
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150515/d51b573b/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago