[Librezale] Thunderbird Egutegia

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Uzt 23, 12:56:06, CEST 2015


Joxe Rojas<joxerg a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
uztailak 23 11:25):
>
> Epale ekipo!
>
> Asteon-edo eguneratu zait Thunderbird 38.1.0 bertsiora, eta asko gustatu zait egutegi funtzio berria.
>
> Baina errore potolo batekin egin dut topo. Egutegi fitxa zabaltzen badut, badirudi erroreren bat dagoela itzulpenean, eta hilaren izena agertu behar den lekuan, halako mezu kriptiko bat agertzen da... pentsatzen dut bidean galdutako karaktereren bat egongo dela tartean... Ikusi:
>
>
>
> Pistarik bai?


Bai, batetik lokalizazio-akatsa da:
http://mozilla.locamotion.org/eu/lightning/translate/#search=nominatiboa&sfields=target

Ezkerreko iruzkina irakurrita, 'nominatiboa' espero gabeko balioa da
eta honen ondorioz dator errorea.

Bestetik proiektua umezurtz dago, arduraduna behar du, beraz azken
bertsio hau nolabait osatuta egon arren, QA edo bestelako probarik ez
du izan.


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago