[Librezale] Librezaleren logotipoko letra-mota zein da?

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ast, Api 30, 01:09:20, CEST 2015


ar., 2015.eko apiren 28a 17:42(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi 
zuen:
> Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
> apirilak 28 07:15):
>> Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2015(e)ko apirilak 18 15:32):
>>
>>> sortu ditut irudi berriak eta wikira igo ditut:
>>>
>>> http://librezale.eus/wiki/Fitxategi:Librezale-eus-logoak.svg
>>> http://librezale.eus/wiki/Fitxategi:Librezale-eus-oina.png
>>> http://librezale.eus/wiki/Fitxategi:Librezale-eus-logoa.png
>>>
>>> Ahaztuta daukat webean jartzeko FTPko pasahitza zein zen. Norbaitek
>>> aldaketa egin badezake, edo bestela datuak pasatu nik aldatzeko...
>>>
>> HAISUEEEK!! Pasatu Ibairi mesedez FTP pasahitza, destornilladora eta
>> eskailera bat, errotulua aldatzeko zai daramala gizajoa ezdakitnikzenbat.
> Andereñooooo, zer da FTP??
>
> Logoak aldatuta, barka atzerapena. Irudi berriak ez bazaizkizue
> bistaratzen, ez ahaztu nabigatzailearen cachea berritzeaz.
>
> Julen.
>

Gabon!

Bizkor-bizkor erantzunak:

Azkenean letra-tipoa hemen aurkitu nuen: http://comicfury.com/images/fonts/
Wikira igoko dut? Lizentzia libre bat du (orain ez dut gogoratzen baina 
zerrendan dago idatzita, begiratuko dut).

Txopi, SVGak Inkscape-ekin sortzen ditut bai, baina bi SVG daude, bat 
testua daukana: http://librezale.eus/wiki/Fitxategi:Librezale-logoak.svg
Eta beste bat, testua irudi bihurtuta daukana, letra-tipoa eduki gabe 
ere ondo ikusi ahal izateko: 
http://librezale.eus/wiki/Fitxategi:Librezale-logoak2.svg

Nik hasieran testua daukana ez nuen ikusi, eta beste fitxategia editatu 
nuen ahal izan nuen moduan. Espero dut asteburuan zehar testudun SVGa 
ere aldatzea eta igotzea.

Julen, goiburuko logoa aldatuta ikusten dut, baina oinean dagoen logo 
txikia ez, eta Ktrl+F5 sakatu arren berdin... Nahi baduzu pasa datuak 
eta aldatuko dut nik asteburuan.

Ta mila esker gogorarazteagatik, andereño Osoitz! ;)

Ibai





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago