[Librezale] WordPress Euskadi 2015 eta euskara

asier iturralde asier.iturralde a bildua gmail.com
Ast, Api 30, 21:58:02, CEST 2015


Kaixo librezaleok,

maiatzaren 16an Arrasaten WordPress Euskadi 2015 jardunaldia ospatuko dela
esan didate gaur goizean. Bikain! pentsatu dut, baina informazio bila
http://wpeuskadi.com/ webgunera sartu eta guztia gazteleraz ikusi dudanean
atsekabe handia hartu dut.

Mikel Larreategiren lan finari esker WordPress-en 4.2 bertsioa hasieratik
euskaraz egongo dela iragarri dugun aste berean horrelako berri bat
hartzeak min eman dit.

Zer iruditzen zaizue? Egin al dezakegu zerbait?

Izan libre izan euskaldun

[1]
http://librezale.eus/2015/04/28/wordpress-4-2-argitaratu-da-eta-euskaraz-dago-hasieratik/
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150430/80fff78f/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago