[Librezale] Librezaleren logotipoko letra-mota zein da?

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Api 16, 19:46:14, CEST 2015


Kaixo:

Aipatu dituzuen irudiak (webguneko oinekoa, twitter-ekoa, 
facebook-ekoa, google plus-ekoa) originala bezalakoak izan daitezen, 
gure logotipoan erabiltzen den letra-mota zein den jakin behar genuke. 
"librezale" ".eus"-ekin bat etor dadin.

Irudi batetik letra-mota detektatzen dituzten tresnekin gora eta behera 
ibili naiz eta ez dut lortu (geratzen zaidan lehen aldia da).
Gero, logotipoa prestatu zuenak posta zerrendan horren inguruan zerbait 
esan zuela gogoratu dut eta mezu bi hauek aurkitu ditut:
http://librezale.eus/pipermail/librezale/2009-December/002584.html
http://librezale.eus/pipermail/librezale/2009-December/002620.html

Kontua da Fontin delakoa ez dela gure logotipoko letra-mota (ezta 
Klavika ere):
http://www.exljbris.com/fontin.html

Badaki inork zein den gure logotipoko letra-mota?

Eskerrik asko,

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago