[Librezale] Webgunean egindako aldaketak eta My Expenses

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Iga, Api 12, 14:28:32, CEST 2015


Igandeon,

http://librezale.eus/wiki/Proiektuak

Proiektuen atalera Pacman, AFWall+ eta Mirakel gehitu ditut. (Sistemaren
tresnak eta bulegoa kategoriatan).

http://librezale.eus/wiki/Terminologia

Estilo liburuko Terminologia ataletik Samsung terminoen lotura ezabatu dut,
apurtuta zegoelako, sare bidez kontsultatu daitezkeen glosarioen webgune
batzuk gehitu ditut, eta tresna lagungarri batzuk ere.

Ez dut locamotion gehitu ez dakidalako egokia den, Julen?

http://librezale.eus/wiki/Euskarazko_lokalizazio-taldeak

Lokalizazio taldeen ataletik EuskalGNU kendu dut, eta KDE lantaldea eta
GISA elkartea gehitu ditut, azken hau ez dut argi egokia den, Unai Zalakain
da proiektuen arduraduna dena eta ez dakit elkartearen izenean egiten duen,
erabiltzen duen posta helbidea behintzat elkartearena da.

Ondo ibili,

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20150412/0480e9f4/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago