[Librezale] [Firefox OS] 2.1 bertsioa itzultzen has gaitezke

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Lar, Ira 13, 01:14:41, CEST 2014


or., 2014.eko iraren 05a 00:06(e)an, Ibai Oihanguren Sala igorleak 
idatzi zuen:
> Gabon!
>
> Mozillako itzultzaileen posta-zerrendan esan dute dagoeneko has 
> gaitezkela  2.1 bertsioa itzultzen, beraz astirik eta gogorik duenak, 
> hemen dauka: http://mozilla.locamotion.org/eu/firefoxos/
>
> Ez ahaztu Garatzailea menuko aukeren kateak ez direla moztu behar, 
> testu luzea denean bi lerrotan agertuko baitira. Baina kate horiek 
> dira (oraingoz) salbuespen bakarra, beraz, lehengo bertsioetan moztuta 
> zeuden kateak berdin mantentzen saiatu behar gara.
>
>
Gabon!

Firefox OS 2.1aren itzulpenerako data garrantzitsuak jakinarazi dituzte:

Irailaren 14an kateak izoztuko dituzte, beraz hortik aurrera ez litzake 
kate berririk egon beharko.
Irailaren 22an hasiko dira probak egiten. Ordurako itzulpena osatuta 
egon beharko litzake.

Une honetan ia dena eginda dago, beraz ez dut uste arazorik izango 
dugunik epeak betetzeko.

Ondo izan!



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago