[Librezale] kopiak alderatu?

Dooteo dooteo a bildua zundan.com
Al, Aza 24, 12:18:24, CET 2014


Egunon guztioi,

Jatorrizko mezua: og., 2014-11-20 22:12 +0100, egilea: Alexander
Gabilondo
> og., 2014.eko azaren 20a 10:27(e)an, Dooteo igorleak idatzi zuen:
> > Egunon guztioi
> >
> > (Mezu hauen edukia luzeegia ez izateko aurreko mezuen edukia unekotik
> > ezabatu dut).
> >
> > Unean 'collate'-ri dagokion termino egokiena zein den aztertu aurretik
> > kontutan izan hartzen dugun erabakia (itzulpenaren terminoa finkatzean)
> > GNOME, LibreOffice/OpenOFfice eta KDEri aplikatu beharko diegula.
> >
> > LibreOffice-en 'Tartekatu' agertzen da eta lehenetsi gisa aktibatuta
> > dagoenez, orrialdeak 1,2,3,1,2,3,1,2,3 gisa inprimatuko ditu.
> >
> > Bestalde, GNOME mahaigainaren beste hizkuntzetako itzulpenetan honela
> > itzuli zuten:
> > 	(es) Intercalar --> Tartekatu
> > 	(fr) Rassembler --> Batu, Bildu
> > 	(pt) Juntar -->
> > 	(ca) Compagina -->
> > 	(de) Zusammentragen --> Bildu, Batu
> >
> > Nolabait taldekatu bilduren sinonimotzat har dezakegun 'bildu' egokiagoa da 'taldekatu' baino.
> >
> > Oraingoz aukera hauek ditugu: ordenatu, tartekatu eta bildu (edo batu)
> >
> > +1 Bildu
> >
> > Zer diozue?
> >
> > Dooteo

> Nik ulertu eta txalotzen dut itzulpenen koherentzia zaintzeko egiten 
> duzun ahalegina baina "bildu" terminoa ez zait, kasu honetan, 
> esanguratsua iruditzen.
> Eman dezagun lankide bati eskatzen diogula dokumentu baten lau kopia 
> inprimatzea 123,123,123,123 moduan: Egunon, Idoia, mesedez inprimatu 
> dokumentu honen hiru kopia "bilduta". Bilduta?
> 
> -1 Bildu

Ikuspegi oso ona azaldu duzu. Ixiarren eta Julenen bidetik joko dut
orduan

	s/Bildu/Ordenatu/g

Laburtzeko, GNOMEn 'Ordenatu' erabiliko da 'Collate'-ren itzulpen gisa
aurreko mezuetan aipatutako tesuinguruan.

Aldaketak GNOMEren hurrengo 3.16 bertsioan agertuko dira aplikatuta.

LibreOffice-eko arduradunei ere 'Tartekatu'ren ordez 'Ordenatu'
erabiltzea proposatzen diet. 

Besterik gabe, eta mila esker guztioi,

Dooteo




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago