[Librezale] Firefox OS euskaraz

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
As, Maiatza 13, 10:09:34, CEST 2014


Asier Sarasua<asiersar a bildua yahoo.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
maiatzak 13 09:50):
> On Wednesday, April 16, 2014 9:23 AM, Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com> wrote:
>
> Kaixo Librezale!
>>
>>Mesedez proiektuan laguntzeko prest zaudetenon aldetik iritziak eta
>>dudak entzun nahiko nituzke eta informazio osoa wikian jartzen joan
>>gaitezke. Gailu gehiago lortzeko bidea ere badaukagu inork probatzen
>>lagundu nahi izanez gero.
>>
>>Aldi berean, lokalizazioa hobetu eta akatsak konpontzeko lan-fluxuari
>>buruzko komentarioak ere gustora entzungo nituzke, batez ere oraindik
>>orain halakorik zehaztu gabe dagoelako eta denbora-tarte txikian
>>konponketa dezente egin beharko direlako ziurrenik.
>
> Aupa Julen,
>
> Katxarro horietako bat probatzeko interesa daukat. Egin beharreko lanak zeintzuk dira, euskarazko lokalizazioari lotutakoak solik, ala beste batzuk ere bai?

1. Sistemari dagokionez:
  * 1.4ari begira probak eta zuzenketak dira egitekoak. Hau izango da
euskara ofizialki onartuko duten lehenengo bertsioa eta arreta honetan
ipini behar da.
  * 2.0rako kate berrien lokalizazio-lanak honen ondoren berrekingo dira.

2. Inguruneari dagokionez:
  * Ibaiek aurreko mezu batean komentatu bezala [1], Marketplace-ari
dagozkion lokalizazio-lanak burutzeko daude. Hauek guztiak ez dira
beharrezkoak baina lehentasun handiena dutenek (front-end, payment)
erabiltzaile-esperientzia dezente hobetuko dute.

Gailu bat eskatzea nahi duzu?

Julen.

[1] http://librezale.org/pipermail/librezale/2014-May/005638.html



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago