[Librezale] .EUS domeinua: aitzindarien plana

Dooteo dooteo a bildua zundan.com
Lar, Maiatza 3, 12:02:32, CEST 2014


Egunon guztioi,

Aurreko bilera batean aipatu nuen bezala, 1 mailako domeinuetan 'eus'
'cat' edo bestelako sartzearen aurkakoa naiz. Jatorriko domeinuekin
munduko esparru guztiak betetzen baitira: com, org, gov, net, eta abar.

librezale.eus domeinuak kontzeptuak errepikatzen ditu: hau da, nabarmena
da 'librezale' hitzak euskararen eta 'libre' kontzeptuak adierazten
dituela. Horri 1. mailako 'eus' domeinua gehitzeak ez dio ezer berririk
gehitzen. 'org' domeinuak ordea badu bere zentzua, etekinik gabeko talde
bat adierazten duelako.

Bestetik, arlo ekonomikora jotzen badugu, domeinu bategatik 300 bat euro
ordaintzea gehiegizkoa da, eta bereziki dirua non gastatzeko beste
lehentasun batzuk daudenean, adibidez zerbitzariaren gastuak, disko
gogorren kasuan, eta abar.

Guztiok dirua soberan edukiz gero, hobe genuke norbait 'liberatzea'
urtean zehar soft librearen euskaraketan buru-belarri aritzeko.

'.eus' domeinua marketing hutsa da, eta horretan soilik geratuko da, etz
dut uste euskaraketan aritzen garenoi kide _aktibo_ berriak lortzen
lagunduko digunik.

Nabarmen uzten ari naizenez,  ez dut ekonomikoki '.eus' bat
finantzatuko, nahiago baitut diru gutxi hori GNOMEren biltegia duen nire
uneko disko gogorra izorratzen denean beste disko berri bat erosteko.

Ondo izan,

Dooteo

Jatorrizko mezua: og., 2014-05-01 16:19 +0200, egilea: asier iturralde
> Kaixo guztioi,
> 
> ni ere dirua jartzeko prest nago. Itzulpenei dagokienez, ari naiz ahal
> dudan neurrian, tirriki-tarraka.
> 
> 
> Izan libre izan euskaldun
> 
> 
> Asier
> 
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago