[Librezale] [Mozilla] DRMa eta W3C EMEa

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 15, 09:40:25, CEST 2014


Egun on,

Badirudi azkenean DRMdun edukia ikusteko W3Cren EMEa hedapena
inplementatuko duela Mozillak Firefoxen [1], kode itxiko CDM modulu
bat sandbox batean txertatuz.

Mundu guztia pozik ezin uzteko egoera deseroso horietako bat da hau:

1. DRMa ez baduzu inplementatzen, azken erabiltzaileek ezin dute nahi
duten edukia kontsumitu (Netflix, Hulu eta enparauak), eta Mozillaren
balioak partekatzen ez dituzten beste nabigatzaile batzuetara aldatuko
dira.
2. DRMa inplementatzen baduzu, erabaki pragmatikoa ulertu ez eta
misioa zalantzan jarriko dutenak agertuko zaizkizu nonahi [2].

Betikoa da: ortodoxian geratu edo pragmatismora jo. Oraingoan
azkenarekin geratu dira.

Julen.

[1] https://hacks.mozilla.org/2014/05/reconciling-mozillas-mission-and-w3c-eme/
[2] https://www.eff.org/deeplinks/2014/05/mozilla-and-drm


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago