[Librezale] Mozilla Support

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Mar 10, 23:12:02, CET 2014


Gabon!

Nik ere jaso dut Rosanaren mezua eta zerrendara idazten ari nintzen
zure mezua heldu denean :)

Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko martxoak 10 22:51):
>
> Zuen iritzia jakin nahiko nuke haiei erantzuteko. Nik asmoa daukat artikulu
> garrantzitsuenak itzultzeko, baina ez dakit hori nahikoa izango den.
>
> * Beraz, laguntzarako webgune sinpleagoa bai edo ez? (baietz
> erabakitzekotan, nik behintzat argi utziko nuke orri berezi batzuk itzuli
> beharra dagoela; adibidez, Firefox motel abiarazten denean zer egin behar
> den, Firefoxetik bertatik bideratzen baita artikulu horretara).

Egungoa behintzat ez zait egoera ona iruditzen (gauzak erdizka,
erabiltzaileentzako nahasmena) eta hartu duten erabakia ausarta eta
praktikoa iruditzen zait. Badakit jende askoren lana itzalean utziko
dutela baina ez da gogo txarrez egindako zerbait, denon hobebeharrez
egina baizik.

Gauzak horrela, aukera balego artikulu garrantzitsuenak (zuk diozunak,
adibidez) itzulita izateko, primeran, baina ez naiz ni izango hori
exijituko duena nik ez baitaukat gogorik denbora horretan jartzeko.
Zure asmoa hau mantentzen jarraitzea bada, aurrera ;)

> * Eta bestalde, beste hizkuntza batera berbideratu behar bada ere,
> gaztelera/frantsesa nola auke ratu? Zer egin?

Batzuek agian begi txarrez ikus dezaketen arren, datuak aztertuta [1]
ez zait burugabea iruditzen itzulpenik gabeko artikuluetan
gaztelerazko edukietara berbideratzea, azken batean euskarazko Firefox
erabiltzaileen ~%98a hegoaldetik baitator. Ikuspegi pragmatikotik ez
legoke gaizki, beraz.

Hau ala egitea erabakiko balitz, egokia irudituko litzaidake bestalde
berbideratutako orri horietan frantsesezko eta ingelesezko
bertsioetarako estekak modu argian eskaintzea.
(Kasurik onenean, IParen jatorriaren arabera berbideraketa bat edo
beste egitea primerakoa litzateke, baina ez dakit zenbateraino
onartuko luketen aukera hau)


Julen.

[1] http://librezale.org/wiki/Firefox:Estatistikak



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago