[Librezale] Firefox OS euskaraz 1.4 vs 2.1
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ast, Eka 26, 08:46:04, CEST 2014
Asier Sarasua Garmendia<asier.sarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
zuen (2014(e)ko ekainak 25 23:39):
> Kaixo,
>
> Mikelek eman didan Keon berrian Boot2Gecko 2.1.0.0-prerelease daukat, baina
> 2014ko urrirako dago aurreikusita Firefox OS 2.1.
Adi, hurrengo bertsioa 2.0 izango da, ez 2.1.
> Beno, kontua da beste Keon-ean 1.4 neukala, eta horretan, euskaran zuzenketa
> bat egiten zenean, hurrengo bertsioan agertzen zitzaidan zuzenduta; baina
> oraingo honetan ez zaizkit zuzenketak agertzen, adib. "Gehitu teklatua
> gehiago" agertzen zait.
>
> Julen, zergatik izan daiteke? Agian toki ezberdinetan egiten dira zuzenketa
> horiek?
Bai, adar desberdinetan daude 1.4 eta 2.0, eta zuzenketak 1.4an egin dira.
Oraintxe bertan 1.4rako egindako zuzenketak 2.0ra pasa behar ditut eta
horren ondotik 2.0rako lokalizazioa osatu behar dugu. Ea ordurako
Locamotion-en prest daukagun. Joango naiz abisuak pasatzen.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago