[Librezale] [Mozilla] Locamotion prest

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Al, Eka 23, 07:15:14, CEST 2014


or., 2014.eko ekaren 20a 14:24(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko ekainak 20 14:21):
>> Eskerrik asko, Julen!
>>
>> Kontua sortu dut eta Thunderbird-en proba bat egin dut, "Beranduago" jartzen
>> duten kateak aldatzeko. Gomendatzeko aukera bakarrik dut, baina egin ditut
>> aldaketa batzuk.
> 
> Baimen gehiago behar dituzu? Eskatu besterik ez duzu

Asteburu honetan izan naiz Thunderbird-en itzultzeke aurkitu ditudan
kate oso sinple batzuk euskaratzen (gomendioak besterik ez ditut egin
baimen ezagatik).

Baimena izanez gero, kasu batzuetan zuzenean itzulpena egin ahal izatea
eskertuko nuke. Horrela ez dut lan gehigarririk ematen. Ziur ez
nagoenetan gomendioak erabiltzen jarraituko dut noski.

Proiektua eramatea gehiegi da niretzat. Itzulpenekin tanta bat
laguntzearekin nahiko daukat.

Eskerrik asko,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago