[Librezale] LibreOffice 4.3

Asier Sarasua asier.sarasua a bildua gmail.com
Ost, Eka 25, 09:55:13, CEST 2014


Aupa,

LibreOffice 4.3ren RC1a argitaratu dute dagoeneko, eta behin-betiko
bertsioa uztailaren 3. astean argitaratuko da[1].

Bertsio berriaren interfazean zeuden kate berriak eta lehendik zeuden
kateen zuzenduak (5.000 hitz inguru) euskaratu ditut[2], baina laguntzaren
atalean gero eta kate gehiago daude itzultzeko, 57.000 hitz inguru momentu
honetan[3].

Norbaitek eskua sartu nahi badu, esaidazue mesedez eta ikusiko dugu nola
antola daitekeen lana.

Asier.

[1]https://wiki.documentfoundation.org/ReleasePlan/4.3#4.3.0_release
[2]https://translations.documentfoundation.org/eu/
[3]https://translations.documentfoundation.org/eu/libo_help/
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20140625/fe10950a/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago