[Librezale] Firefox OS argitaratze datak

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
As, Uzt 22, 08:29:05, CEST 2014


Egun on,

Asier Sarasua Garmendia<asier.sarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
zuen (2014(e)ko uztailak 21 19:49):
> Gaur Firefox OS 2.0 "Feature Complete" dagoela ikusi dut[1]. Ba al daki
> inork horrek zer esan nahi duen?

Roadmap orritik [1]:

"FC means Feature Complete. At this date, a development package is
made available to chipset and hardware manufacturers to stabilize the
release for productization."

Eginbideak bukatutzat ematen dituzte eta hortik aurrera hardware
fabrikatzaileen esku uzten dute softwarea.

> Beste honetan[2] "Gecko 32 moves to mozilla-beta and mozilla-b2g32_v2_0
> created" dio.

Mercurial-eko adarren xehetasun teknikoa besterik ez da hori: Gecko
plataformaren 32. bertsioa izango den kodea mozilla-beta eta
mozilla-b2g32_v2_0 adarretara eramango da. Konturatzen bazara,
Firefoxeko zikloarekin bat dator (atzo egin zituzten kanalen arteko
migrazioak) eta puntu honetatik aurrera 2.0 adarra erabilgarri dago
[2].

> Egongo al da Firefox OS 2.0 bertsioaren argitaratze ofizial bat, edo
> horrelako zerbait?

Mozilla telefono fabrikatzailea balitz, akaso, baina hau ez da
entitate bakar batek argitaratzen duen hardware+software pakete bat,
beraz ez nuke halakorik esperoko.


Julen.

[1] https://wiki.mozilla.org/B2G/Roadmap
[2] https://hg.mozilla.org/releases/mozilla-b2g32_v2_0/



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago