[Librezale] [Firefox OS] Locamotion prest

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
As, Uzt 8, 21:54:06, CEST 2014


Aupa,

Agindutakoa baino dezentez beranduago (despistatua da Dwayne, gauzak
errepikatu egin behar zaizkio) baina prest dago jada Firefox OS
mozilla.locamotion.org zerbitzarian. Apuntatu helbidea:
http://mozilla.locamotion.org/eu/firefoxos/

Berez dagoeneko proben fasean egon beharko ginateke baina atzerapen
honek lana pilatzea ekarri du eta 2400 hitz inguru daude itzultzeke.
Hauek ahal bezain lasterren itzultzea komeni da.

Bestalde, Dwaynek aipatu didanez, esku-artean dauzkan script batzuk
bukatu bezain laster pull/push sinkronizazio-zikloak egunero egitea da
bere asmoa, hortaz egun batetik bestera Pootle-ko aldaketak build-etan
probatzeko moduan egon beharko lirateke.

Itzuli ahal ikusten baduzue testua ezaguna zaizuela, Transvision
tresnan egiazta dezakezue ea testua 1.4ko itzulpenean agertzen zen:
http://transvision.mozfr.org/?recherche=&repo=gaia_1_4&sourcelocale=en-US&locale=eu&search_type=strings_entities
(Pootlen antzeko itzulpenen memorian ez da agertuko 1.4ko lokalizazioa
ez delako locamotion-en burutu)

Ibai, itzultzeko baimenak eman dizkizut. Asier, zuk ere nahi dituzu agian?

Eskerrik asko, ondo segi!

Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago