[Librezale] Mozillaren laguntza-gunea

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Urt 30, 23:04:40, CET 2014


Aupa Ibai,

Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko urtarrilak 29 23:06):
> Kaixo,
>
> Mozillaren laguntza-guneko artikulu pare bat itzuli nuen orain dela
> hilabete-edo... Bertsio-oharretan, edo Firefoxen webean orri horietara
> loturaren bat zegoelako itzuli nituen, eta aurrerantzean ere horrelakoak
> itzultzeko asmoa daukat. Baina gero itzulpen horiek publiko egiteko aurrena
> norbaitek onartu behar ditu.

Primeran!

> Julen, zuk duzu onartzeko baimena? Posible da artikulu horiek onartzeko
> baimena niri ere ematea? Batez ere zuri lan gehiago ez emateko da...

Begiratu dut eta itxura batean neronek ezin dut baimenik aldatu. Bug
bat zabaldu dut zuretzako baimenak eskatzeko (kopian gehitu zaitut):
https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=966010

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago