[Librezale] [Terminologia] Tap, swip,...
Ibai Oihanguren Sala
ibai a bildua oihanguren.com
Or, Urt 31, 21:03:57, CET 2014
Arratsalde on,
aurrekoan Ubunturako itzulpen batean "swip" hitza azaltzen zen,
(mugikorrean hatzamarrarekin arrastatzeko ekintza), eta ez nekien nola
itzuli. Momentuz "irrist egin" edo "irristatu" jarri du, baina ez dakit
egokia den, eta dagoeneko badauden mugikorrerako ekintzetarako itzulpen
"estandarizatuak".
Gauza bera gertatzen zait "tap" hitzarekin.
Buruan neukan hemen azaldu zela horrelako zerbait, baina ez dut
aurkitzen. Badaki inork nola itzuli izan diren, edo non bila nezakeen?
Ez badago itzulpenik oraindik, proposamenik?
Ez dakit swip eta tap-ez aparte besterik dagoen, baina hala bada horren
itzulpena ere jakitea ondo legoke.
Mila esker!
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20140131/3a22b3d9/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago