[Librezale] Mozillaren laguntza-gunea

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Urt 29, 23:06:38, CET 2014


Kaixo,

Mozillaren laguntza-guneko artikulu pare bat itzuli nuen orain dela 
hilabete-edo... Bertsio-oharretan, edo Firefoxen webean orri horietara 
loturaren bat zegoelako itzuli nituen, eta aurrerantzean ere 
horrelakoak itzultzeko asmoa daukat. Baina gero itzulpen horiek publiko 
egiteko aurrena norbaitek onartu behar ditu.

Julen, zuk duzu onartzeko baimena? Posible da artikulu horiek onartzeko 
baimena niri ere ematea? Batez ere zuri lan gehiago ez emateko da...

Esango didazu,


Ibai.
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20140129/9642b01e/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago