[Librezale] Firefox OS telefonoa lagundu nahi duenarentzat

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Urt 27, 23:08:11, CET 2014


Gabon lagunok,

Behin baino gehiagotan entzun dut bakarren bat Firefox OSen probetan
laguntzeko prest egongo zela hartarako modurik eta gailurik izanez
gero. Hitz egin dezala bada horretarako gogoz eta konpromiso minimo
bat hartzeko prest dagoenak, Mozillako lagunek Keon telefono bat
emango baitigute.

(Ulertu konpromiso minimoarena ez diodala presioa sartzeagatik —izatez
gainera ni naiz nahiko nituzkeen gauza guztietara heltzeko denborarik
gabe dabilena azkenaldian, Firefox OSen kontuak eguneratzea barne— ,
probatzen lagundu nahiko lukeen bat baino gehiago egongo delako
ziurrenik eta errespetu horregatik baizik.)

Adostu dezala beraz zerrendak telefonoa nork hartuko duen.

Gero arte!
Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago