[Librezale] Debianen instalatzailearen euskaraketan akats pare bat

JosebaG josebagg+librezale a bildua gmail.com
Or, Ots 21, 05:51:19, CET 2014


Kaixo Asier, zure galderari erantzunez, Debian normalean "upstream 
first" politika erabiltzen du, hau da software gehiena jatorriko 
errepositorioan itzuli, mundu guztirako itzulita egon dadin, ez bakarrik 
debianeko jendea.

Hau esanda, zehazki debianerako egindako softwarea "gettext" 
internazionalizazio sistema darabil, hau da betiko "po" fitxategiak.

Instalatzailearen eguneraketa lortzeko, hasteko eu.po zuzen bat prestatu 
behar da, gero akats mezu bat bidali "debian-installer" paketea 
helburutzat hartuta. Reportbug tresna erabil dezakezu.

Debian politika jarraituta, eta gauza hauetan oso jende pikajosoa da, 
Akatsa (bug) "whislist" larritasunean sailkatu behar da, "patch" eta 
"l10n" etiketa edo tag gehitu eta [INTL:eu] jarri behar da gaiaren 
hasieran. (emaiok begirada 
http://d-i.alioth.debian.org/doc/i18n/apds02.html )

momentuko "eu.po" fitxategiak jeisteko 
http://d-i.alioth.debian.org/doc/i18n/ch01s04.html eta hortxe dituzu 
instalatzailearen po  eta pot fitxategiak. euskara, lehen maila adibidez 
http://d-i.debian.org/l10n-stats/level1/files/eu/

Ez dakit zein programa erabili nahi duzu itzultzeko, baina debianen 
dauden euzkarazko itzulpen guztiak hemen 
http://i18n.debian.org/compendia/eu/compendium-eu-LATEST.po lortu 
daitezke, ni glosario moduan erabili ditut. Tmx formatua duen programa 
erabili ezkero badaude aldatzeko tresnak. Ubunturako antzeko 
"language-pack" badaude baina oso antzekoak dira.

Nire asmoa datorren astean instalatzailearen "sublevel 1" berritzen 
hastea da, beharbada nahi izanez gero berrikusi dezakezu, egin dudan 
azkeneko itzulketan halako hankasarteze oso lotsagarri bat izan dut 
https://bugs.debian.org/cgi-bin/bugreport.cgi?bug=738021 kriston 
habilidadea dut edozein tokitan lehenengo saiakeretan kalamidade bat 
izaten. Hemen ondiņo ez dut hankasartze oso larririk egin, nahiko arraroa.

Azkenik, batez ere instalatzailean zeozer hobetzeko, komenigarria 
litzateke norbait svn idazteko baimenekin edukitzea, nire ustetan 
historikoki lan gehien egin dutenei eman behar zaie idazte baimena 
debianen,  adibidez dooteo edo piarres. Nahi izanez gero nire gpg giltza 
zenbait debian developer en sinadura du, eta nahi duenaren giltza sina 
dezaket, alioth zerbitzurako nahikoa. Inor ez agertzekotan, beharbada ni 
neu saiatuko naiz,

Besterik gabe, goraintziak denoi, eta norbaitek beste idei edo 
komentariorik baldin badu ezkertuko nuke entzutea.


> Kaixo librezaleok,
>
> Debian Testing (Jessie) instalatzen ari nintzela akats pare bat aurkitu
> ditut instalatzailearen euskaraketan:
>
> * IPv6 konfigurazio "aitomatikoa"
> * "Inbstalazio"-ondorengo ... abiarazlea exekutatzen
>
> Ez dut Debian mundua gehiegi ezagutzen. Zein dira horrelako kasu batean
> jarraitu beharreko pausoak? Nik neuk zuzendu dezaket edo beste norbaiti
> eskatu behar diot zuzentzeko?




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago