[Librezale] JDownloader-en lokalizazioa
Asier Sarasua Garmendia
asiersar a bildua yahoo.com
Ast, Ots 20, 21:18:14, CET 2014
og., 2014.eko otsren 20a 15:24(e)an, hizkuntzalaritza aplikatua(e)k
idatzi zuen:
> Kaixo,
>
> Bi pertsona JDownloader euskaratu nahian gabiltza eta horretarako,
> JDownloader berak
> aukera propio bat ematen du
> <http://jdownloader.org/knowledge/wiki/development/translation/translate-jdownloader>
> itzulpena egiteko programak berak duen modulu baten bitartez.
>
> Librezalek, aurretik prestatuta dauka beste moduren bat itzulpena
> egiteko edo modulu hori erabili beharko genuke?
>
Nik normalean aplikazio bakoitzaren garatzaileek erabakitzen duten bidea
erabiltzen dut.
Hala ere, nahiago izaten dut lokalean lan egin, ze aukera gehiago ematen
ditu eta hobeto mantentzen da koherentzia (itzulpen memoriak erabil
daitezke, etab.), eta web bidezko itzulpenak saihesten ditut ahal den
neurrian.
Zuen kasuan, ez dakit itzulpen fitxategia jaits daitekeen PO formatuan
edo antzeko batean. Horrela ez bada, badirudi JDownloader-ekoek dioten
modua erabili beharko duzuela.
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago