[Librezale] [Terminologia] Tap, swip,...

Dooteo dooteo a bildua zundan.com
Lar, Ots 1, 10:36:31, CET 2014


Egunon Ibai,


Jatorrizko mezua: or., 2014-01-31 20:04 +0001, egilea: Ibai Oihanguren
Sala

> aurrekoan Ubunturako itzulpen batean "swip" hitza azaltzen zen,
> (mugikorrean hatzamarrarekin arrastatzeko ekintza), eta ez nekien nola
> itzuli. Momentuz "irrist egin" edo "irristatu" jarri du, baina ez
> dakit egokia den, eta dagoeneko badauden mugikorrerako ekintzetarako
> itzulpen "estandarizatuak".


Arrastatzearen ekintza bada, ez erabili beste hitzik. 'Arrastatu'
dagokio. Berdin dio gauza bat hatzarekin, saguarekin, Wacom-eko
arkatzarekin edo zerrekin eramaten den leku batetik bestera. Beti izango
baita 'arrastatu'. 

Ingelesek/Llankiek badute joera hilabetean 50 hitz berri asmatzeko,
nahiz ta beharrik ez egon.

> Gauza bera gertatzen zait "tap" hitzarekin.

Zer testuinguru du? Pantailan kolpetxo bat ematea bada 'Ukitu' izan
daiteke, ez? Edo bestela, GNOMEn askotan erabili den aditza: Sakatu.
Adibidez 
	'Sakatu Ados botoia programatik irteteko'.


Oaintxearte,

Dooteo




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago