[Librezale] Kide berria

Ibai Oihanguren ibai a bildua oihanguren.com
As, Abe 16, 23:07:29, CET 2014


ar., 2014.eko aberen 16a 15:53(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
> Kaixo Lignux,
>
> Bai, norberak erabiltzen duen zerbait itzultzea da onena. Hobe 
> proiektuari berari jakinarazten badiozu, aldi berean bi itzulpen 
> garapenean egon ez daitezen
>
> Calamaren nahiko txikia dirudi, hasteko egokia.
>
> Ez dakit zenbat izango duten komunean Calamares eta Pacman, baina 
> balio bazaizu hemen dago Pacman euskaraz: 
> https://www.transifex.com/projects/p/archlinux-pacman/ itzulpen honi 
> buruz niri galdetu al didazu.
>
> Ondo izan,
>
> Osoitz
Ongi etorri, Lignux!!

Nik ere Osoitzek esan dizun gauza bera aipatu behar nizun, erabiltzen 
duzun zerbait itzultzeko. Bestela astunagoa egingo zaizu lana, eta 
gainera, erabiltzen duzun softwarea hobeto ezagutzen duzunez, kate 
batzuk itzultzeko testuinguru moduko bat daukazu dagoeneko.

Bestela, nire ustez itzultzerakoan ezinbestekoa Euskalbar instalatzea, 
eta zalantzaren bat baduzu (terminologia, edo beste zerbait), hemen 
lasai galdetu :)

Ibai.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago