[Librezale] [Firefox 29] hizkuntza-paketea

ibai a bildua oihanguren.com ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Api 30, 13:25:30, CEST 2014


> <ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko apirilak 30
> 12:37):
>> Kaixo berriro,
>>
>> pentsatzen aritu naiz, eta behin hizkuntza-paketea ondo probatu eta
>> argitaratzen dugunean, agian eskatu daiteke Mozillaren webean ohar bat
>> jartzea, jendeak euskarazko paketea deskarga dezan? Ez dakit, agian jar
>> daiteke bertsio berria instalatzerakoan hasieran agertzen den orri
>> horretan...
>
> Hau ez dute egingo: ez dute jendea iturburu ez-ofizial batera
> bideratuko pakete ez-ofizial bat deskargatu eta instalatzeko.
>

Bai, arrazoi duzu... Asko pentsatu gabe esan dut baina ez dute
horrelakorik egingo.


> "Euskarazko" Firefox 29 ofiziala erretiratzeko nire proposamenak
> oraindik hor jarraitzen du dena den. Ez bada zuen gustokoa, 6 astez
> hizkuntza-paketearekin moldatu beharko gara.

Nire ustez hizkuntza-paketea jartzen bada, Librezalen eta sare sozialetan
iragarrita, hobeto. Gainera dagoeneko askok eguneratuta izango dute
Firefox... Zer diozue besteok?





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago