[Librezale] [Firefox 29] hizkuntza-paketea

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Api 30, 12:54:23, CEST 2014


<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko apirilak 30 12:23):
>> Aupa,
>>
>> Firefox 29ren arazoa behin-behinean konpontze aldera,
>> hizkuntza-paketea sortu dut. Hemendik deskarga dezakezue:
>> http://librezale.org/tmp/firefox-29.0.eu.langpack.xpi
>>
>> Mesedez, EZ PARTEKATU HAU ORAINDIK. Probatu ahal duzuen plataformetan
>> eta konfirmatu dena ondo dabilela. Orduan bakarrik merezi du esteka
>> partekatzeak.
>>
>> Egoera egungoa baino askoz hobea da baina konturatu tooltip batzuk
>> ingelesez ager litezkeela.
>>
>> Mesedez probatu eta eman iritzia.
>>

>
> tooltip batzuk ingelesez ikusi ditut, baina hori gutxienekoa da. Bestela,
> Windowsen dena euskaraz ikusten dela esango nuke. Baina gauza arraro bat
> gertatzen da. Firefox beharrean Nightly agertzen da alde guztietan. Hau
> zergatik den badakizu?

Bai, hori propio utzi dut garbi gera dadin ez dela argitaratutako
bertsio bat (eta inork tentaziorik izan ez dezan hizkuntza-paketea
zabaltzeko). Teorian ezingo genuke gure kabuz Mozillaren oniritzirik
gabe "Firefox" deitu emaitzari eta sarean zehar zabaldu. Teoria hori
saltatu egingo dugulakoan nago ordea eta jendearen eskura jartzen
dugunak "Firefox" izango du, ez kezkatu.

> (Azken gauza bat, berez ez dago hizkuntza-paketearekin lotuta baina hemen
> jartzen dut ahazten bazait ere. Itzulpenean badago kate bat luzeegia dena,
> eta moztuta agertzen dena: "Bidali lotura posta elektronikoz". "Bidali
> lotura postaz" jarrita sartuko litzake, eta nik uste ulertzen dela.)

Eskerrik asko, zuzenduko dut.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago