[Librezale] Firefox 29 ez zait guztiz euskaratuta agertzen

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Api 30, 00:22:49, CEST 2014


Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko apirilak 29 23:06):
> Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
> apirilak 29 22:35):
>> Kaixo,
>>
>> Firefox 29 beriaren artikulua idazteko asmoz Windows bertsioa frogatu dut
>> (oraindik ez dute eguneratu Arch Linuxen).
>>
>> Menu berrian gehiena ingelesez agertzen zait.
>>
>> Desinstalatu eta berriz instalatuz ez da ezer konpondu. Windows bertsioaren
>> akatsa da?
>>
>> Oraingoz artikulua atzeratuko dut.
>
>
> Beta bertsioko dashboard-a berde egon da azken asteotan baina
> sign-offa egitea ahaztu zitzaidan, eta astelehenan gogoratu
> nintzenerako dagoeneko biltegien aldaketak eginak zituzten. Ez nekiena
> zen berde zegoen lana EZ zutela hartuko, erdizka dagoen aurreko
> sign-offari lehentasuna emanz :(
>
> Saiatuko naiz IRC bidez arazoari buruz informatzen.


Oh, eskaintzen diguten soluzio bakarra Firefox 30 arte itxarotea da :(

Erabiltzaile-esperientzia oso kaxkarra da eta ez dago Firefoxen
mailan. Euskarazko Firefox 29a kentzea eskatzekotan naiz. Ze iritzi?

Egindako lanak 6 astetan ezertarako balioko ez duela ikusteak
dezepzionatzen nauela gutxi esatea da. Lana eginda dago, jendeak ezin
du erabili :(

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago