[Librezale] Audacityren gainean
Alexander Gabilondo
alexgabilondo a bildua gmail.com
Iga, Ira 1, 23:40:50, CEST 2013
ig., 2013.eko iraren 01a 10:22(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> Asier Sarasua Garmendia<asiersar a bildua yahoo.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2013 abuztua 27 21:39):
>> ar., 2013.eko aburen 27a 16:35(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
>>
>>
>>>> Zerk eraman zaitu hori pentsatzera? Audacity ez da Pootlera igo, baina
>>>> hor balego nik parte hartuko nuke.
>>
>> Aupa, Audacityren webguneari[1] begirada azkar bat bota diot eta ikusi dut
>> DENA dagoela euskaratuta: ez soilik aplikazioa, baita webgune osoa ere.
>>
>> Ez dakit ze punturaino Audacityren garatzaileak prest egongo liratekeen
>> beste norbaiten itzulpen bat onartzeko, soilik aplikazioaren interfazearena
>> bada.
> Oh bai, mesedez argitu puntu hau alferrikako lanean murgildu aurretik.
> Ikusita X. Aramendi dagoela horren atzean pazientzia handia beharko
> duzu. VLCren itzultzaileen posta-zerrendako hariak har ditzakezu
> erreferentzia gisa arguidorik-edo eman beharko balitz.
>
> Pootlera igotzeari dagokionez: arduradunak eskatzea nahikoa da;
> proiektua sortzea segundo kontua da.
>
> Julen.
Nik behintzat ez daukat denborarik ia hiru mila kate euskaratzeko, are
gehiago inplementatzeko bermerik gabe.
Audacity desinstalatu eta Ardour editorea erabiltzen hasiko naiz
ikastetxean. Euskaraz dago eta Audacityren antzeko funtzioa eta
erabilera du.
Badakit Xabier Aramendiak posta-zerrenda hau espiatzen duela eta
aprobetxatuko dut hari esateko ez daukala inolako eskubiderik
aplikazioak eta pertsona askoren lana hondatzeko.
Jende askok ordu pila sartu ditu aplikazio hori euskaratzen, apunteak,
ariketak eta mota guztietako euskarazko dokumentazioa prestatzen; orain
arte ikastetxeetan audioa editatzeko gehien erabili izan den aplikazioa
zen eta pentsatzen dut musika eta audio alorrean ere bai, bere
apetagatik lan guzti hori zaborrera botatzeko.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago