[Librezale] terminologia: 'timestamp'
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
As, Urr 29, 09:38:35, CET 2013
Gorka Azkarate Zubiaur<gorkaazkarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
zuen (2013 urria 28 13:40):
>
> lokalizazioaren barne koherentzia zaintzen ahaleginduko nintzateke.
Ikusi dudanagatik eskuineko aldean agertzen diren gomendioei kasu
egiten ari zara eta jakin beharko zenuke gomendio horiek ez direla
inolaz ere fidatzeko modukoak: ez datoz uneko proiektutik, zerbitzari
osotik baizik!
'Concordance Search' aukera erabiltzen baduzu ikusiko duzu hauen jatorria.
Adibide bat:
https://www.transifex.com/projects/p/vlc-trans/translate/#eu/vlc-21/12147136
'Media Audio Bidea' eman duzu 'Audio Track'en ordain modura baina
fitxategi osoan 'audio-pista' erabili da. 'Audio Track' bilatzen
baduzu 'Audio Pista'ren agerpen bakarra X. Aramendik egindako
itzulpenetan agertzen da!
Termino gehiagorekin gauza berdina gertatzen dela ikusi dut. Beraz
'timestamp'i hamaika buelta eman aurretik beharbada komeni dira
hanka-sartze handi horiek zuzentzea.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago