[Librezale] [Terminologia] Link = esteka

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Urr 2, 09:22:43, CEST 2013


Aupa Iņaki,

dooteo<dooteo a bildua zundan.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 urria 2 09:01):
> Eeeegunon guztioi,
>
> Ikusten ari naiz ohitura asko dagoela 'link' 'lotura' gisa euskaratzeko.
> GNOME eta OOo proiektuetan ordea 'esteka' terminoa erabili dugu.
>
> 'lotura' berriz 'bind' edo 'bound' hitzentzako erabili da.
>
> Hor doakizue nire gomendioa:
>
>         link == esteka

Mozilla produktuetan historikoki "lotura" erabili da "link"en ordain
gisa eta urte eta erabiltzaile kopuru asko dira hori "sufritu"
dutenak. Gauzak horrela, pertsonalki ez daukat zuzentzeko arazorik
(izatez, askotan planteatu izan diot nire buruari zuzenketa egitea),
baina horrek eragin lezakeen erabiltzaile-esperientzia kaxkarrak
atzera botatzen nau.

Ezeren gainetik arrazoi historikoa da, beraz. Bestelako
software-lokalizaziotan "esteka" erabili da, adibidez WordPressen.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago