[Librezale] mozilla.org euskaraz

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
As, Urr 1, 22:07:35, CEST 2013


Gabon!

Azkenean badirudi Mozillaren orriak hizkuntza desberdinetan eskuragarri 
jartzeko lanean ari direla, eta oraindik dexente dago egiteko. Ikus 
dezakezuen bezala, hasiera-orrian dauden lotura gehienek ingelesezko 
orrietara bidaltzen dute erabiltzailea. Espero dut poliki-poliki joango 
direla orri horiek ere itzultzeko aukera ematen.
Nik itzulpenok egiten jarraituko dut, ez da-eta denbora askorik behar 
horretarako.

Beste kontuetan lagundu nahiko nuke, baina oraingoz ezin... uztailetik 
honako mezu mordoa dauzkat oraindik irakurtzeko (azken bilerako akta eta 
hortik aurrerakoak), baina denbora larregi ere ez. Pozgarria da ikustea 
besteok behintzat mugitzen zaretela.

Mugitu... baita munduan zehar ere! Eskerrik asko Librezaleren 
"enbaxadore" lanak egiteagatik, Julen! Hori ere beharrezkoa da.

Ondo izan

ar., 2013.eko urrren 01a 08:44(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> Aupa!
>
> Duela ordu gutxi ipini dute online mozilla.org gune eraberritua
> (PHPtik Djangora pasatu dira) eta, honekin batera, lokalizatutako
> guneak ere martxan daude. Badirudi beraz azkenaldian Ibaiek egindako
> lana denon eskura dagoela, eskerrik asko!
>
> https://www.mozilla.org/eu/
> (nabigatzailea euskaraz izanez gero automatikoki egingo da
> berbideraketa .org-etik)
>
> Bide batez esan astebukaera honetan Mozilla Summita[1] ospatuko dela
> (hiru tokitan aldi berean) eta okerrik ez bada han izango naizela.
> Emango dizuet hango berri.
>
> Julen.
>
> [1] https://wiki.mozilla.org/Summit2013
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago