[Librezale] mozilla.org euskaraz

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
As, Urr 1, 08:44:16, CEST 2013


Aupa!

Duela ordu gutxi ipini dute online mozilla.org gune eraberritua
(PHPtik Djangora pasatu dira) eta, honekin batera, lokalizatutako
guneak ere martxan daude. Badirudi beraz azkenaldian Ibaiek egindako
lana denon eskura dagoela, eskerrik asko!

https://www.mozilla.org/eu/
(nabigatzailea euskaraz izanez gero automatikoki egingo da
berbideraketa .org-etik)

Bide batez esan astebukaera honetan Mozilla Summita[1] ospatuko dela
(hiru tokitan aldi berean) eta okerrik ez bada han izango naizela.
Emango dizuet hango berri.

Julen.

[1] https://wiki.mozilla.org/Summit2013


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago