[Librezale] Lokalizazioari buruzko hitzaldia Donostian

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Or, Aza 29, 10:09:37, CET 2013


Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
azaroa 24 13:15):
> Aupa,
>
> ItzuL zerrendan irakurri dut lokalizazioaren inguruko hitzaldi bat
> egongo dela Donostian datorren ostegunean, hilak 28, arratsaldeko
> 18:00tan Donostiako Udal Liburutegian.
>
> Dirudienez itzultzailearen (profesionalaren) ikuspegitik landuko da
> gaia. Hitzaldia doan da baina izena eman beharra dago.
>
> Nik bertaratzeko asmoa daukat. Ziurrenik arlo teknikotik ez du ezer
> berria eskainiko baina interesgarria izan daiteke besteen ikuspegiak,
> zalantzak eta kezkak entzutea.
>
> Informazio gehiago eta izen-ematea:
> http://www.eizie.org/Elkartea/ikastaroak/lokalizazioa13


Bitxikeria moduan, erabilgarri dauden baliabideen artean hizlariak
hiru estilo-liburu aipatu zituen, EJrena, Microsoft-ena eta
Librezalekoa. Eta hirurak hartzen zituen kontuan berdin-berdin.
Zerbait ondo egin den seinale!

Bestalde, terminologia aldetik Microsoften ataraiz gain gure wikiko
orria ere erakutsi zuen. Ezagutzen ez nuen hirugarren baliabide bat
ere aipatu zuen, Samsungen lokalizazioetako terminologia eta ondorengo
helbidean ikus daiteke (ez da oso formatu erabilgarria):
https://dc385.4shared.com/doc/ZUvAslNQ/preview.html#table1

Esan gabe doa azken baliabide hau estilo-liburuko terminologiaren
orrian gehitu dudala.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago