[Librezale] Irrati librerako Software librea

Dabid Martinez dabid a bildua hackinbadakigu.net
Ast, Aza 14, 22:22:52, CET 2013


Kaixo peña,

Guk Irolan, eta bere sasoian BUSTI irratian, DarkIce erabiltzen genuen,
oso testauta dago eta ez du arazorik ematen. Erabiltzeko oso erraza da
eta script pare batekin (agian disko gogorren baten dauzkagu) oso arin
automatizatzen da dena.

Irolan mahaitik grabaketak egiteko eta tuneatzeko Audacity erabiltzen
genuen eta nahiko ta soberan izaten genuen. Programa berdina erabiltzen
genuen aurretiaz prestatutako programak grabatzeko.

Eta horrekin eta Internet DJ Console-rekin gauza oso txukunak egiteko
aukera izango zenukete ;-)

Animo ba!

On og., 2013.eko azaren 14a 21:35, Alexander Gabilondo wrote:
> og., 2013.eko azaren 14a 19:14(e)an, Dani Gutiérrez Porset(e)k idatzi
> zuen:
>> Kaixo librezale-kideok,
>> Tas-tas irratitik etorritako pertsona batzuk (Tas-tas Bilboko arloko
>> irrati libre bat zen) biltzen ari dira, beste irrati libre bat
>> martxan jartzeko. Gasteizko Hala Bedi irratiarekin oso lotura estua
>> daukate.
>> Nirekin jarri dira harremanetan zeren eta software libre ahalik eta
>> gehien erabiltzea gustatuko litzaieke, eta zentzu honetan, galdetzen
>> digute ia norbaiten bat dagoen:
>> * Irrati berria martxan jartzeko, bereziki irrati batean behar den
>> software [libre]-ren ikuspuntutik (audioko edizioa, parrilla egiteko
>> tresnak,...)
>> * Beste munduko lekuetan halako software libreak egindako
>> esperientziak irrati libre batean ezagutzen dituena.
>> * Teknologia eta ezagutza libreari buruzko programa bat prestatzeko
>> eta dinamizatzeko.
>>
>> Animatuta dagoena, idatzi Txabiri (Cc-an).
>>    Agurrak
>>
>>
>> -- 
>> ............................................
>> http://danitxu.com
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> Aupa kuadrila:
>
> Niri gaitasun aldetik eta erabiltzeko erraza delako Internet DJ
> Console gustatzen zait. Ubunturen software-zentroan dago. Informazio
> gehiago mezu honetan
> <http://alexgabi.blogspot.com.es/2011/01/internet-dj-consola-audio.html>
> eta bere web orrian <http://idjc.sourceforge.net/index.html>.
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20131114/7843a00a/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago