[Librezale] Lokalizazioari buruzko hitzaldia Donostian

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Iga, Aza 24, 13:15:24, CET 2013


Aupa,

ItzuL zerrendan irakurri dut lokalizazioaren inguruko hitzaldi bat
egongo dela Donostian datorren ostegunean, hilak 28, arratsaldeko
18:00tan Donostiako Udal Liburutegian.

Dirudienez itzultzailearen (profesionalaren) ikuspegitik landuko da
gaia. Hitzaldia doan da baina izena eman beharra dago.

Nik bertaratzeko asmoa daukat. Ziurrenik arlo teknikotik ez du ezer
berria eskainiko baina interesgarria izan daiteke besteen ikuspegiak,
zalantzak eta kezkak entzutea.

Informazio gehiago eta izen-ematea:
http://www.eizie.org/Elkartea/ikastaroak/lokalizazioa13


Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago