[Librezale] Eskuliburuak & Tutorialak

Asier Sarasua Garmendia asiersar a bildua yahoo.com
Ast, Maiatza 30, 16:02:51, CEST 2013


og., 2013.eko mairen 30a 11:12(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur(e)k idatzi zuen:
>
>
> Kaixo Librezaleok,
>
>
> Aspaldidanik nabil pentsatzen Librezaleren webgunean euskaraz 
> lokalizaturiko *softwarea erabiltzen ikasteko eskuliburu eta 
> tutorial*en bildumatxoa falta dela.
>
> Egon badaude, handik eta hemendik, horrelako tutorial eta eskuliburu 
> batzuk euskaraz; Librezale.org webgunea leku egokia izan liteke horien 
> guztien bildumatxoa edo bateratzeko ahalegina egiteko...
>
>
> Lehen harria izan litekeena:
>
> http://librezale.org/wiki/Eskuliburuak
>
> Kontuan lan apurtxo bat egin baino lehenago, zuen iritzia behar.
>
> Buruan daukadana zera da, *eskuliburu* eta *tutorial* txukunetara 
> bideratzen duten esteken bilduma. Horiek euskaraz egonez gero, hobe, 
> jakina, baina besterik ezean, beste hizkuntza batzuetara ere igorri 
> ditzakegu bisitariak, ezta?

Ni ez nago euskaraz ez dauden materialak Librezalen jartzearen alde.

Horretaz aparte, ideia ona iruditzen zait.

Asier.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130530/7cfa2cbd/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago